82 odol emate egon ziren asteartean

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 8a, 01:00

OTSAILA hilabete ona izan da odol ematean. Asteartean 82 estrakzio egon ziren Herna­niko anbulategian eta horie­ta­tik zazpi gainera odol emaile berriak dira. 
Kontutan hartzeko datua da, pasa den urtean hilabete berdindean 59 egon baitziren eta hiru berri. Igoera 23koa izan da. Datu benetan esan­guratsua. Organu donan­terik ez zen agertu. 
2017an Hernanin 632 odol emate egon ziren eta aurten urtea hasi den bezala baikorrak izateko bidean dira Odol Emaile Elkartekoak. Hala ere, gehiagoren beharra dago. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!