Gallartako Meatzaritzaren Museoan 122 urte Pasionariarekin literatura lehiaketako irabazle izendatu dute Iñigo Legorburu. Soneto iraultzaileak lanarekin euskarazko poesia alorrean gailendu zen. Lehiaketak, Dolores Ibarruri La Pasionaria politikari eta aktibistaren figurari goratzarre egitea du helburu, aurkeztu ziren prosa nahiz poesiako lan guztiek hura eduki behar zutelako protagonistatzat. Eta hala, Legorburuk poema errimatu sorta bat aurkeztu zuen, sonetoak zehazki. Bertan, egilearen hitzetan «Pasionaria zen pertsona eta pertsonaiaren arteko talka horretan sakondu nahi izan dut, oso alor interesgarria iruditzen zaidalako». 100 lanetik gora aurkeztu dira gaztelaniazkoak eta euskerazkoak gehituta, eta sari batzuk Argentinara ere joan dira; La Pasionaria-ren figurak duen indarraren erakusle. Legorburuk, Dolores Ibarruriren biloba den Lola Ruiz-Ibarruri Sergeyevaren eskutik jaso zuen 150 euroko saria.