Txartelak salgai bertso afari feministarako

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 8a, 01:00

BERTSO afari feminista anto­la­tu du hilaren 16rako Herna­niko Bilgune Feministak. Kon­tra­­kan­txa gaztetxean izango da gaueko 21:00etan hasita, eta afarian izango dira Eli Pagola eta Nerea Ibarzabal bertso­lariak. 
Nahi duenak, hurrengo astele­henera arte, otsailaren 12ra arte, erosi ahal izango du txartela, Garin eta Goiz Argin. Bi preziotan daude salgai: en­plegudunek 15 euroren truke; eta ikasle, etxekoandre eta enplegugabeek, 12 euroan.
Nerea Ibarzabal Markina-Xemeingo bertsolari eta kazetaria da eta Eli Pagola, Fagollagakoa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!