Irakurketa klubaren bigarren saioa antolatu dute gaurko, 17:30etan, Udal liburutegian. 3-5 urteko haurrentzat eta gurasoentzat da eta gidaria Maria Garcia Ladero da. Hilero egingo dute saio bana, eta gaurkoa izango da bigarrena. Urtarrilean egin zuten lehenengo saioa. Txiki Txokoa itxita egongo da, saioak iraun bitartean.
Bularretik Mintzora egitasmoaren baitan egingo da eta bi helburu izango ditu: gozatzeko une bat sortzea, ipuin, kantu, olerki eta hitz jolasekin; eta gurasoei prestakuntza ematea kontaketarako. Horretarako, haurrek eta gurasoek, ekimen desberdinak burutuko dituzte elkarrekin: irakurketa ozenak, liburu aurkezpenak, liburuei buruzko komentarioak...