Ihes sareen memoria berreskuratzeko ibilaldia, ekainean

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 7a, 01:00

Euskal Pirinioak Askatasun Bideak elkarteak (EPAB) Zero Askatasun Bidean mendi-ibilaldian parte hartzeko gonbi­da­­pena luzatu du. Salbatore kaperatik (Mendibe, Nafarroa Beherean) Orbaizetara. 2018ko ekainaren 23an eta 24ean izango da. 
Ibiltari bezala edo ez, eta oroimenezko mendi mar­txa historiko omenaldietan parte hartzeko interesa daukanak, dagoeneko eman dezake izena eta erregistratu daiteke.  Bigarren Mundu gerrako iheslarien oroimenezko ibilaldia da.

Bigarren Mundu ­Gerrako ihes sareen ­laguntzaileentzat eskainia
Euskal Pirinioak, Askatasun Bideak elkartea (EPAB), nazio­ar­teko bazkidetzarekin, Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erre­gistroan eta Hernaniko Udale­an kultur elkarte giza erregistratuta dago. Bigarren Mundu Gerrako Euskal Pirinioetan zehar Ihes sareen memoria historikoa berreskuratzeko eta laguntzaileentzat eskainia da­go. Horregatik, ihes egin duten guztiei eta haien laguntzaileei omenaldia egin nahi diete: mugalariei, logistikako arduradunei, aterpetxeetako jabeei eta iheslariei omenaldia egiteko. Bestetik, bigarren hezkun­tzako irakaskun­tza materialak, bai hemen bai atzerrian, prestatuko dituzte.

Naziek okupatutako Europatik ihes, Pirinioetatik 
II. Mundu Gerran naziek okupatutako Europatik ihes egiteko euskal Pirinioak sare klandestinoetako katebegi funtsezkoa izan ziren. Aterpetxe asko kokatu ziren Euskal Herrian eta mugalariak inguru horretakoak ziren. Donostia sareen puntu logistikoetako bat zen eta beste hiriek eta herriek parte hartu zuten. Hona, ba­tzuk: Donibane Lohitzune, Oiartzun, Baiona, Errenteria, Mendibe, Irun, Donibane Garazi, Izaba eta Otsagabia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!