Zilarrezko hiru domina eta brontzezko bana lortu dituzte Iñigo eta Enaitz Goñi osaba-ilobek pasa den asteburuan jokatutako igeriketa txapelketetan. Enaitz Goñi Gipuzkoako Eskolartekoan aritu zen, Azpeitian, eta 2garren geratu zen 400 libre, 100 tximeleta eta 100 estiloetan; brontzea 200 bizkar eran lortu zuen. Iñigo Goñi, aldiz, Espainiako Master Txapelketan izan zen, Malagan. Bertan 40-44 urtekoen mailan aritu zen. Zilarrak 50-100 eta 200 bizkar eran lortu zituen; eta 400 libretan, brontzea. Bosgarren domina erreleboetan lortu zuen.