Musika Bandak beste kontzertu bat eskainiko du ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 7a, 01:00

Hernaniko Musika Bandak pasa den igandean kontzertua eman zuen Milagrosan eta bi­garren bat, Inauterietako kon­tzertua, ostiralean, etzi eskainiko du. Iluntzeko 20:00etatik au­rre­ra izango da, berritu berria den Biteriko areto na­gu­sian.  Aurtengo gaia ani­ma­li­ak izango dira. Urtero ohol­tzaratzen dute sorpresatxoren bat, eta aurtengoan, bi izango dira. 
Batetik, oinarri musikala izango duen Bremengo Musi­ka­riak ipuin musikatua. Eta bestetik, Tinolyn Martin’s Ne­braskako abeslariaren bisita izango du. Euskal He­rrian eskainiko duen kontzertu ba­ka­rrean, Lehoi erregearen ber­tsio pertsonala eskainiko du.

Aurtengo gai nagusia animaliak izango dira eta ‘Bremengo Musikariak’ ipuin musikatua ere entzungo da.

Bremengo Musikariak narratzaile batekin aurkeztuko da, bandak oinarri musikala ematen dion bitartean. Tinolyn Martin´s ospe haundiko abeslaria da eta bere arrakasta ikusirik, espreski eska­tzen diote publikoari denboraz azaltzeko kontzertura. Izan ere, butaken kopurua mugatua da eta ezin izango dute es­kaera guztien esertokia ber­ma­­tu. Eskainiko duen kon­tzer­tu bakar honen ostean, Estatu Batuetara bueltatuko da. 
Biterin entzungo dira baita ere; Out of Africa, The Baby Elephant eta The carnaval of the animals. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!