Haurdunaldi tailerraren lehen saioa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 7a, 01:00

Haurdunaldia beste modu ba­tera bizi eta partekatzen ika­si nahi dutenentzat, tai­lerra antolatu du Berdin­tasun Arloak Jabetza Eskolen ba­rruan. Gaur hasiko da Biterin, eta maiatzaren 23ra arte luza­tuko da. Gutxienez 12 as­teko haur­dun dauden ema­kumeei dago zuzenduta, baita beren bi­ko­te eta lagun­tzaileei ere. Batzuetan biek har­tuko dute parte, beste batzu­etan batak edo besteak.
Hamahiru saio gauzatuko dira, asteazkenetan, 18:00­eta­tik 20:00etara. Amak sentitu egiten du, eta umeak ere, eta hori nabaritu egiten da maila fisikoan, tentsio muskula­rre­an eta maila emozio­na­lean. Galdera guzti horiei eran­tzute aldera antolatu dute haur­dunaldi tailerra. Euskeraz es­kainiko dituzte Josune Mar­tirenak eta Marijo Artolak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!