Nolako herria nahi den aztergai, bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 7a, 01:00

hezkuntzaz haratago dijoan gaia izango dute hizketagai otsaileko Hezkuntza Eskolan; Hiri­gintza Barneratzaileaz ari­tuko dira, arratsaldeko 19:00­etatik aurrera, bihar, udale­txeko Areto Nagusian. «Egin ditzagun pertsonen neurri eta beharretara egokitutako hiri­ak, pertsonak baitira hiria egiten dutenak», aldarrikatu dute. Bertan galdera desber­di­nak erantzuten saia­tuko dira: «Nork egiten ditu hiriak? Noren­­tzat? Posible al da neu­tro­ta­sunaren bitartez bidez­koa iza­tea? Espazio publikoa erabil­tze­ra­koan gauza bera ote da gizon gaztea, bere kargura inor ez duena eta desgai­ta­su­nik gabea izatea, edo ema­kume adindua, pen­tsio eskasa duena, igogailu gabeko etxean bakarrik bizi dena?».

«Baldintzak sortu behar dira hiriak pertsonen beharretara egokitzeko»
Bertan azalduko da hiriek nolakoa izan behar duten, bizitza errazteko biztanleei. «Hirigintzak gure eguneroko bizitzaren eszenatokiak erai­ki­tzeko xedea duen unetik, bi­zitza osoagoa eramateko bal­din­tzak sortu behar ditu, bizi­tzaren aniztasuna eta konple­xu­tasuna kontuan hartuz».
Horrexegatik antola­tzai­leen esanetan «egin ditzagun pertso­nen neurri eta beha­rre­tara ego­kitutako hi­riak, per­tso­nak baitira hiria egiten dutenak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!