Irteera berezia antolatu du Mundarrok, otsailaren 24 eta 25eko astebururako: iraupen eskia, familian. Somporteko eski estaziora joango dira, eta otsailaren 15era arte dago izena emateko epea: kiroldegian edo kiroldegia@astigarraga.eus emailean. Albergea hartzeko aukera ere badago, eta kotxe partikularretan joango dira. Hilaren 16an egingo dute bilera, irteeraren xehetasunak argitzeko.