Konfirmaziorako deialdia egin du Urumea Harana Pastoral Barrutiak (Astigarraga, Hernani eta Urnietako parrokiak). Datorren astelehenean, otsailaren 12an, hasiko dira sendotza edo konfirmaziorako topaketak. Astelehenetan izango dira saioak, arratsaldeko 19:30etan Hernaniko Donibane gunean (Tiloseta), 18 urtetik gorakoentzat. Partehartzaileek, maiatzaren 19an hartu ahal izango dute sakramentua, Pentekoste bezperan hain justu.