Hezkuntza hitzaldia antolatu du Herri Eskolako guraso elkarteak, datorren asteazkenean, ikastolako aretoan. Landuko dute, nola lagundu seme-alabei gurasoen banaketa barneratzen, Izar Arregi psikologo eta terapeutaren eskutik. 18:30etatik 20:30etara izango da.