«Hezkuntza izan zen, batzarrean kezka gehien piztu zuen gaia»

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 7a, 01:00

Aurreko asteartean, batzar ire­kia deitu zuen Astigarragako EH Bilduk, eta bertan hitz egin­dakoaren berri eman du, pren­tsa ohar baten bitartez.
30 herritar inguruk hartu zuten parte batzarrean, eta na­barmendu dutenez, «hiru gai nagusi» jarri zituzten mahai gainean: hezkuntza, honda­ki­nak eta mugikortasuna. «Hala ere, hezkuntza izan zen kezka gehien piztu zuen gaia», azpi­marratu du EH Bilduk. Zentzu horretan, Haurreskola, esko­la­ren haundipena eta DBH izan ziren jorratutako gaiak: «kez­ka eta harridura piztu zuen, bi urte eta erdiren ondoren, Uda­lak hauek bideratzeko eman­dako urrats exkaxak. Gainera, gogor kritikatu zen, etxe­bi­zi­tzak azkar egiteko arazorik ez dagoen bitartean, populazio haunditze horri behar beza­la­ko zerbitzu publikoak eskain­tzeko ekimenak martxan jarri ez izana. Horregatik, berebi­zi­ko garrantzia eman zioten, EH Bilduko udal taldeak lanean ja­rraitzeari, hezkuntzan behar bezalako azpiegitura eta zerbi­tzuak izateko».
Hondakinei dagokienean, «Udalaren axolagabekeria» sa­latu zuten, «herria gero eta zi­ki­nago egon arren, neurririk har­tzen ez duelako». Eta lepo­ratu zieten, Astigarraga garbia leloa azkar ahaztu izana. «Gai­nera, gogor salatu zen, auzo­kon­posta guneen mantenua bertan behera utzi nahi iza­tea», azaldu du EH Bilduk.
Bestetik, autobus zerbi­tzu­a­ren murriz­ketak onartezinak direla berretsi zuten, eta Asti­ga­rraga eta 27 poligonoa lo­tu­ko dituen errepidearen harira, «aipatu zen Astigarra­gako al­ka­teak gehiago dirudiela Do­nostiak Astigarragan daukan ordezkaria».
Azkenik, 2019ko udal hau­tes­kundeei begira, «lanean has­­teko premia azaleratu, eta ja­kinarazi zen hemendik aurre­ra ekimen mai­la areagotu eta hau­tes­kun­­deak presta­tze­ko di­na­­mi­ka abian jarriko dela».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!