Deusto liderra, kontrario sendoegia

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 7a, 01:00

Partidu zaila zeukan Munda­rrok larunbatean, eta ez zuen aukerarik izan ezustekoa ema­­teko, Deusto liderraren zela­ian, Zubietan. Galdu egin zuten mo­reek (4-0), hasiera txarrari buelta eman ezinda.
Izan ere, larunbat arra­tsal­deko giro hotz eta euritsuak izoztu balitu bezala, ez ziren ondo zelairatu astigartarrak, eta beraien akatsak tarteko, berehala aurreratu zen Deus­to: 10garren minuturako, bi gol jaso zituen Mundarrok.
Hortik aurrera, kontrol la­nera mugatu zen Deusto, eta aurrerapauso bat eman zuten moreek, kornerrak eta faltak probokatuz. Baita aukera eder bat izan ere, aurreneko gola egiteko, baina ezin asmatu.
Moteletik hasi zuten biga­rren zatia, inork ez baitzuen arriskatu nahi: etxekoek emai­tza mantendu nahi zuten, eta Mundarrok partiduan iraun. Baina hirugarren golarekin, moreen nahiak zapuztu zitu­en Deustok. Hortik aurrera, behera egin zuen Mundarrok, buruarekin baino bihotza­re­kin jokatuz, eta laugarren gola ere jaso zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!