Emaitza onak. herriko pelotariek asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 6a, 01:00

Asteburu ona izan dute C.D. Hernaniko pelotariek jokatu dituz­ten txapelketa desberdinetan zehar. Guztira 13 partidu irabazi eta bederatzi galdu dituzte. Emaitzarik esangura­tsuena Arrietak lortu zuen Mala­­e­rre­kako torneoan. Gorri­ti na­fa­rrarekin batera finalerdiak irabazi zituzten, 22-15, Zu­biria eta Altunaren kontra. Finala otsailaren 24an jokatuko dute.
Garrantzitsua izan zen baita Ojuel eta Lizeagaren ga­rai­pena, Euskal Herriko Txa­pel­­ketan. 8an utzi zituzten Kina-Garmendia bikotea eta txapel­keta nagusi honetako finalerdietara sartu dira.
Txintxurreta-Iturbe alebinak; eta Jara-Etxarri, Arlu­ziaga-Martin eta Manterola-Des­karga infantilak partidurik gal­du gabe jarraitzen dute Gi­puzkoako Errendimenduko Txa­pel­ketan.
Balantzaren beste aldean Urkizu eta Labaka nagusien  porrota jarri behar da. Euskal Herriko Txapelketan 22-11 gal­du zuten Barbarejo eta Te­lle­txearen kontra eta oraindik ez dute garaipenik lortu.
Urra-Larrañaga jubenilek ere galdu egin zuten, 22-16, Udaberri torneoan, Lapke taldeko bikotearen aurka. Txa­pel­ketan gal­du duten lehen partidua izan da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!