Odolaren beharra dago. Hori ohartarazi du, orain egun gutxi, Euskadiko Odol eta Ehunen Bankuak. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ospitaleetan ebakuntza guztiak iragarritako egunetan egingo direla bermatzeko dago beharra.
Hernanin gaur izango dute aukera odol emaileek, 18:30etan hasi eta 20:30etara arte, anbulatorioan odola emateko edota organo donante egiteko.
Bertaratzeko deia luzatu diete herritarrei, Odol Emaileen Elkartetik. Ez alperrik, gainera. Izan ere, behera egin du odol emaileen kopuruak, azkeneko hilabete hauetan, eta suspertu egin nahi dute berriro.
Pasa den urteko datuei dagokienez, nabarmentzekoak ziren estrakzio kopuruak izan zituzten gorabeherak.
Udaberrian oso exkax ibili ziren, 2016an baino 28 estrakzio gutxiagorekin: 40 apirilean, 44 maiatzan eta 52 ekainean. Baina ondo erantzun zioten hernaniarrek, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen deiari: erreserbak exkax zeuden, udaran erreserbak gutxitu egiten dira, eta odol beharra haunditu.
Eta gora egin zuen odol-emate kopuruak. Uztailean 66 lagunek eman zuten odola, abuztuan 64k, eta irailean 61ek; guztira, 2016an baino 25 odol emaile gehiago.
Baina aldiz, udazkenean kontrakoa gertatu zen. Behera egin zuen odol-emate kopuruak berriro: 53 urrian, 56 azaroan eta 46 abenduan. Hiru hilabete horietan, 12 estrakzio gehiago izan ziren 2016an.
Organu donante gehiago urtarrilean 2017 osoan baino
Urtea ez da gaizki hasi eta nabarmentzekoa da urtarrilean 2017 osoan baino organu donante gehiago izan zirela.
Bestetik, Hernaniko elkartetik eskerrak eman nahi dizkie Vinicola ardo markak urte guzti hauetan eman duen laguntzagatik.