‘Maurizia’ ikusteko sarrerak salgai

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 6a, 01:00

Otsailaren  15ean Aukeran Dantza Konpainiaren Mau­rizia ikuskizuna eskainiko da Biteri kultur etxean, 20:00­etan. Atzotik daude sarrerak sal­gai Biterin 7,50 euroren tru­ke. Edu Murua­men­­­dia­raz­ek zuzentzen du dan­tza emanal­dia, Ainhoa Aier­berekin ba­te­ra, eta bertan ha­mai­ka dan­tzarik har­­tzen dute pa­rte.
Maurizia Aldeiturriaga Eus­­­kal Herriak eman zuen le­hen ema­kume panderojolea zen, Plazarik plaza be­re panderoa hartu eta bere ahots eta izaera boteretsua lau hai­zeetara zabaldu zuen ema­kume sendoa. Emakume haun­­­di, sendo, eta eredugarri abia­puntu hartuta emaku­meak bere baitan dituen alderdi ezber­dinak taularatzea bilatuko da Maurizian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!