Pagola eta Ibarzabal, bertsotan

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 4a, 01:00

Bertso afari feminista antolatu du hilaren 16rako Hernaniko Bilgune Feministak. Kontrakan­txa gaztetxean izango da gaueko 21:00etan hasita, eta afarian izango dira Eli Pagola eta Nerea Ibarzabal bertsolariak. Dagoeneko salgai daude txartelak, hilaren 12ra arte; Garin eta Goiz Argi tabernetan erosi daitezke, bi preziotan: enplegudunek 15 euroren truke; eta ikasle, etxekoandre eta enplegugabeek, 12 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!