Inauteriei buruzkoa, gaurko azoka berezia

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 3a, 01:00

Bigarren Eskuko Azoka jarriko dute gaur inauteriei bete beterik eskainiko diotena. Goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:30ak arte izango da, Atsegindegin. Ohiko postuez gain, gordailu-zerbitzua ere eskainiko da; aukera izango du inauterietako mozorro edo osagarriren bat saldu nahi duenak, bertan txukun-txukun utzi, prezioa jarri, eta bertako arduradunek saltzeko. Eguerdiko 13:30etan pasa beharko da diruaren edo saldu ez denaren bila.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!