Eguraldi txarrak ez zituen etxean utzi, eta «bihar da santa ageda» entzun ahal izan zuten Hernaniko txoko, kale eta elkarte guztietan atzo. Euskal ohiturari jarraituz, Santa Ageda bezpera izanda, makila atera eta koplak kantatzeari ekin zioten atzo Hernaniko Ohitura Zaharrak abesbatzak eta Kantuzek, azken hauek jaieguna zela aprobetxatu zuten ohiko buelta eguerdian egiteko.