Arritxulora, gaurtik bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 14a, 02:00

Xaguxar Aisialdi Taldeak antolatuta, Oiartzungo Arritxulo aterpetxera egingo dute asteburu pasa Astigarragako gaztetxoenek. Gaur joango dira bertara, eta bihar egingo dute buelta. Horretarako, gaur eguerdiko 13:00etan jarri dute zita Joseba Barandiaran plazan, handik abi­a­tzeko; buelta, aldiz, bihar egingo dute, arratsaldeko 17:00ak aldera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!