Gari eta Baldoren alde, bertsotan

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 4a, 01:00

Euskal Presoen eskubideen defentsan, gaixo larrien egoera eta kondena beteta dutenen kasua salatzeko Hernanin lanean ari den taldeak bertso afaria antolatu du hilaren 23rako. Gari eta Baldoren kasua salatu eta sozializatzeko ekimenen barruan egingo dute, Santa Barbara elkartean, gaueko 21:00etatik aurrera, Onintza Enbeita, Agin Laburu eta Maialen Lujanbioren eskutik. Sarrerak salgai daude Onddi eta Txili tabernetan, hilaren 18ra arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!