Hernaniarrak, Gasteizen

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 4a, 01:00

Emakume Master Koparen, emakumeen Eskuz Binakako Txapelketaren bigarren edizioa hasiko da gaur Gasteizen, eta bertan izango dira bi emakume Hernani ordezkatzen: Maria Granado, Promozio Mailan, eta Patri Espinar, Lehen Mailan. Egun osoko jaialdia izango da, eta lau frontoietan jokatuko dute batera. Aurreneko kanporaketa da hau, hurrengoak Markinan, Larrabetzun eta Zamudion izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!