Bonusarekin konformatu beharra hernaniarrek, derbi orekatuan

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 4a, 01:00

Zelai ezezaguna, baina arerio aski ezaguna izan zuten atzo hernaniarrek. Bigarren ho­rrek, aldiz, ez zuen lagundu eta galdu egin zuen Hernanik, derbi garrantzitsua atzo. Behin­tzat, bonusa eskuratzea lortu zuten: 23-20 (b).

Hasieran, aurretik
Ondo hasten dena, ez da beti on­do bukatzen; eta hori izan zen, hain justu, hernaniarrei ger­tatu zitzaiena. Xabier Gar­mendia hernaniarrak estreinatu zuen markagailua 4ga­rren minutuan, aurreneko entseguarekin. Eta transformatu gabe, bigarrena egin zuen Mikel Bidegarayk lau minutu beranduago (0-10); Anartz Elosegik tranformatu zuena, azken hau. Ordutik aurrera, zailtzen hasi zitzaien lehia, eta Gernikak aurreneko entsegua egin zuen 18garren minutuan. Horren segidan, etorri ziren beste entsegu bat eta horren transformazioa. Hortaz, berdinduta iritsi ziren atsedenera (12-12).
Bueltan, ederki hasi zuten bigarren zatia Hernaniko mu­tilek, zigor kolpe bati erantzunez (12-15). Baina segituan eran­tzun zuten gernikarrek, beste entsegu bat eginda, eta hernaniarren kolpe bati eran­tzunda, 75garren minutuan. Berdindu egin zuen, or­dea, Hernanik 79garren minutuan (20-20), baina azken kolpe bati erantzunda, gernikarrek pol­tsikoratu zu­ten hernaniarrek eskuartean izan zuten partidua.

Atsedenaren ondoren, Landaren
Atsedenerako bi aste izango di­tuzte errugbi taldeek, izan ere, hilaren 25era arte ez daukate zitarik. Orduan, Landa­ren hartuko dute Alcobendas. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!