Datu ederrak ekarri dizkio 2017ak Kronikari, izan ere, webgunean izandako hazkundea, nabarmentzekoa izan da. Hain zuzen, %8,18 igo da bisita kopurua 2016 urtearekin alderatuta. Hau da, 2016an www.kronika.eus webguneak 650.909 bisita jaso bazituen, 2017an, 704.142 izan dira.
Irakurle edo erabiltzaile kopurua ere, gora
Hazkunde hori ez da bakarrik bisita kopuruan nabaritu. Izan ere, erabiltzaile edo irakurle kopuruak ere gora egin baitu, %20,15. Hain zuzen, 2016an 77.130 irakurle izan zituen Kronikaren online plataformak, eta 2017an, aldiz, nabarmen egin du gora, 92.674 erabiltzailera iritsi arte.
Emakumezkoak, gehiengoa
Irakurleen artean, gainera, emakumezkoen kopurua da gehiengoa, nahiz eta azkeneko urte honetan, gizonezkoen kopurua gehiago haunditu den. Emakumezkoak 2016an erabiltzaileen %61,90 ziren (113.985) eta 2017an, %60,60 izan dira (118.736).
Gizonezkoak, aldiz, %39,4 izan dira 2017an, 2016an baino bi puntu gehiago (72.586 izatetik, 77.202 izatera igaro dira).
35-44 bitartekoak, gailurrean
Erabiltzaileen perfilarekin segika, 35-44 urte bitartekoak gailentzen dira besteen artean, eta aldaketa haundirik gabe (%30,30, 2017an; %30,67, 2016an): %20,93 izan dira 45-54 urte bitartekoak; 25-34ekoak, %19,40; 55-64 urtekoak, %15,51; 65 urtetik gorakoak, %8,05; eta 18 eta 24 artekoak, %5,82.
Apirila eta uztaila hasieran, bisitatuenak
Horrez gain, bi egun izan dira bisitari gehien jaso dituena, hain justu, uztailaren 3a, 1.450 bisitarirekin, eta apirilaren 4a, 1.402 bisitarirekin. Gainera, bisita horiek, batez ere, gailu mugikorretatik egiten dira, ia %53a, eta gainera, %40 igo da aurten, batez ere, mugikorretatik sarrera.