Gazte Asanbladak jakinarazi du aldatu egin duela pala txapelketa mistoa egiteko eguna: martxoaren 17an egingo da, eta ez hil honetan, aurreikusi bezala. Izenemateak, hala ere, irekita jarraitzen du.
Izenematea, martxoaren 14ra arte
Txapelketa atzeratzeko arrazoia izan da, kaldereroen konpartsarekin bat egiten zuela, otsailean.
Horregatik, martxoaren 17an egingo da txapelketa, baina izenemateak irekita jarraitzen du. Martxoaren 14ra arte apuntatu ahal izango dute bikote mistoek, Zipotza elkartean.
Bikoteko 5 euro ordaindu beharko dira, eta izena emateko momentuan ordaintzeko eskatu dute.
15 puntura
Txapelketako arauak ere zehaztu dituzte. Sakea, hirutako bi eta erdira egin behar da, eta teniseko pelota erabiliko da. Partiduak 15 puntutara jokatuko dira, eta irabazleentzako sari ederra izango da.