Bake epaile titularra aukeratzeko, deialdi publikoa zabalik

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 3a, 01:00

Hutsik geratu da Goizuetan, bake epaile titularraren kargua. Eta hori horrela, deialdi publikoa zabaldu du Udalak, kargua betetzeko. Deial­dia urtarrilaren 30ean argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, asteartean; eta hurrengo egunetik hasita, 15 egun balioduneko epea daukate interesatuek, eskaerak aurkezteko. Udalaren bulegoetan aurkeztu behar dituzte eskaerak, aukeratuak izan nahi dutenek; beti ere, legeak agintzen dituen baldintzak badituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!