Badira aste batzuk martxan dela Euskal Herriko Mus Txapelketa, beste urte batez. Eta Goizuetan, gaur jokatuko dute kanporaketa, erabakitzeko zein bikotek eginen duen aurrera, Goizueta ordezkatzeko Nafarroako finalean, Euskal Herriko finalerako txartelaren bila.
Umore Ona elkartean jokatuko dute kanporaketa, arratsaldeko 16:30etan hasita.
Joan den urtean, Xumar eta Fernando, eta Mertxe eta Fermin sailkatu ziren Nafarroako finalera, eta azken horiek, Euskal Herriko final haundira sailkatzea ere lortu zuten.