Publikoaren aurrean hitz egiteak beldurrak eta lotsak kaleratzen dizkie askori, eta horri aurre egiteko aukera aparta izan daiteke bakarrizketak nola egin lantzea. Hain justu, hori da Dobera Euskara Elkarteak eskainiko duen aukera; hilaren 15etik aurrera, Bakarrizketak lantzen ikastaroa izango da, Telmo Irureta aktorearen eskutik.
Bost saio izango dira, eta emanalditxo bat egingo da azkenekoan: hilaren 15, 20, 22, 27 eta martxoaren 1ean. Arratsaldeko 18:30etatik 21:00etara izango dira denak.
Bertan landuko dira, besteka beste: beldurra eta lotsa sentiaraztea, inprobisazioak, kontatzeko moduak...
Izenematea, hilaren 12ra arte
Interesa daukanak, dagoeneko eman dezake izena hilaren 12ra arte: Dobera Euskara Elkartean (Larramendi 11, behea), 943 33 27 99 telefonoan edo emailez, dobera@dobera.eus helbidera idatzita. Prezioa: Dobera-Kronikako bazkideek, 20 euro; gainontzekoek, 30 euro.