Aimar Olaizola onena binakakoan, orain arte

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 3a, 01:00

Maila ederrean ari da Aimar Olaizo­la, Binakako Txapelketa Nagusian. Goi­zu­etarra hirugarren dago ligaxkako sailkapenean, Ander Imaz oiartzuarrarekin, hamar partidutik sei irabazita. Baina gainera, txapelketako pilotari onenaren sailkapenean, bera dago aurreneko postuan, oraingoz.

Goizuetarrak gaur jokatuko du, 11garren jardunaldiko partidua, Iru­ñako Labriten. Arratsaldeko 17:30etan hasiko da jaialdia, eta Ezkurdia eta Zabaletaren kontra ariko da.
Goizuetako haur eta gazteek ere, jokatuko dute asteburuan. Legarreta eta Elizegi alebinek, Arbizun jokatuko du­te 11:00etan, Nafar Jokoetan. Ape­ze­txea jubenilak, berriz, Tolosako Miguel Soroa Memo­rialean jokatuko du Osa andoaindarrarekin, 16:30etan, Mata eta Ibarlo­za­ren kontra.

Eta Apezetxeak berak eta Aiz­kor­bek, Malerrekako Txapelketakoa jokatuko dute bihar, eguerdiko 12:00ak aldera, Ruiz de Larramendi eta Gar­mendia lazkaotarren kontra.
Iker Salaberria seniorrak, berriz, astean zehar jokatu du. Asteazkenean, Malerrekako Txapelketaren semifinala irabazi zuen, Mariezkurrenarekin, Barbajero eta Minaren kontra (22-13). Hilaren 24an jokatuko dute finala. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!