Fiestetarako ekitaldiak proposatzeko, bilera

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 3a, 01:00

Datorren asteartean, otsailaren 6an, eginen du urteko aurreneko bilera, Goizuetako Jai Batzordeak. Arra­tsal­deko 17:30etan izanen da, udaletxean, eta fiestetarako ideiak jasotzea da as­moa: ekitaldi proposamenak.

«Abuztua han dago, baina gu he­men gaude, aurtengo fiestak antola­tzen hasteko. Zein ekitaldi da beste nonbait ikusi duzuna, eta Goizuetan ere ikustea gustatuko litzaizukeena? Ekarri zure proposamenak mahaira!», animatu dituzte herritarrak. Nahi du­ten guztientzat irekia izanen da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!