Astebete besterik ez, ate joka da Zahagi Dantza!

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 3a, 01:00

Ate joka daude inauteriak, Goi­zuetan ere! Datorren igandean hasiko dira, otsailaren 11n, eta astelehenera arte izanen da festa; eta hurrengo larunbatean, otsailaren 17an, Kontuen Eguna izanen da.
Gaztetxoen Zahagi Dantza­rekin hasiko da festa, igande arratsaldean, berehala inauteri giroa pizteko. Gero, dantzaldia izanen da, Irati eta Maria­rekin, eta mozorroen afaria gero. Elkarrekin eginen dituzten otordu askoren aurrenekoa izanen da hori!
Astelehenean aterako da inauterietako konpartsa, he­rrian barrena, denak Afrikan girotutako mozorroekin. Eta aste­artean, iritsiko da inauterietako momentu bereziena. Arratsaldean aterako da hel­du­en Zahagi Dantza, Izkiña tabernatik hasita.

OTSAILAK 11, igandea
17:00, Gaztetxoen Zahagi Dantza.
18:00, Dantzaldia, Irati eta Mariarekin.
21:30, Mozorroen afaria.

OTSAILAK 12, astelehena
08:00, Mozorroen irteera baserrietara.
10:00, Plaza apaintzera.
11:00, Hamaiketakoa.
Ondoren, Konpartsa herrian zehar.
Gaia: Afrika.
13:30, Umeen bazkaria (6 euro).
14:00-16:30, Tailerrak Goxalin eta pelikula Gazte-Txokoan.
14:30, Helduen bazkaria (16 euro).
18:00, Txokolatada.
18:30, Dantzaldia, Irati eta Mariarekin.
19:30, Mozorroen etorrera dultzaineroekin.
22:00, Mozorroen afaria.

OTSAILAK 13, asteartea
09:00, Mozorroen gosaria.
10:00, Mozorroak herriko kaleetan zehar.
14:00, Mozorroen bazkaria.
17:00, Zahagi Dantza, Izkiña tabernatik hasita.
18:30, Erromeria, Ainara eta Danirekin.
22:00, Mozorroen afaria.
00:00, Erromeria, Ainara eta Danirekin.

OTSAILAK 17, larunbata
13:00, Poteoa, Igandea txarangarekin.
14:00, Mozorroen bazkaria.
17:30, Igandea txaranga.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!