«Eskerrik asko, Astigarraga; Saharak merezi du»

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 3a, 01:00

Sahararen Euskal Karaba­na­ren bitartez, sahararren errefuxiatu kanpamenduetara iritsiko dira laster, bildu diren elikagai eta produktuak. Bilketa horretan hartu du parte As­ti­ga­rragak, eta EH Bilduk zoriondu egin ditu herritar eta komer­tzioak.

«Aurten ere Sahararen aldeko janari bilketa oparoa izan da»
EH Bilduren esanetan, «aurten ere Sahararen aldeko janari bilketa oparoa izan da», eta horrexegatik, eskerrak eman nahi izan dizkie parte-hartzaile guztiei. Batetik, «ezinbestekoak izan diren komertzioei: Coviran, Isabel, Coviran Ainhoa, Alicia Frutadenda, Zubitxo, Eroski eta Ezpela Belardendari».
Era berean, «Sahararen alde aletxoa jarritako herritar guztiei» ere eskerreak eman dizkie. «Astigarraga herri eskuzabala erakutsi dugu berriz».

«Aurtengoan ere, EH Bilduk antolatu behar izan du»
Hala ere, kritika ere egin du EH Bilduk prentsa oharrean. «Aur­tengoan ere, EH Bilduk antolatu behar izan du ekimena herrian. Hirugarrenez. Nahiz eta hau saihesteko 2016ko otsailaren 2an Sahararen aldeko mozio bat aurkeztu zuen EH Bilduk».
Mozioaren azken puntuan «Astigarragako Udalari Saha­ra­ren Euskal Karabanaren ekimenean zuzenean eta aktiboki parte hartzeko» eskaera jaso­tzen zen, eta mozioa «aho batez onartu» zela gogorarazi du EH Bilduk, baina «EAJko udal go­ber­nuak berriro ezer ez egin» iza­na salatu du. «Saharako he­rri­arekiko elkartasun falta be­rriz ere erakusteaz gain, Ple­no­a­ren agindua ez du bete EAJk». Hala ere, «saharar herriarekiko elkartasunak Astigarragan etenik izan ez dezan lanean ja­rrai­tuko» dutela dio.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!