Kronika-Doberari buruz, solasaldiak Urumean

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 3a, 01:00

Kronika-Doberaren inguruan solasteko gonbidapena egin dute, herritarren iritzia jaso eta etorkizuneko erronkak zehazten laguntzeko. Horretarako hainbat bilera egiten ari da Kronika-Dobera Urumean zehar, tartean, Ereñotzun eta Goizuetan. Goizuetakoa atzo izan zen eta Ereñotzukoa, aldiz, astelehenean, martxoaren 5ean, egingo da. 19:00etatik 20:00etara, Auzo Etxean. Aranoarrak ere joatera animatu dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!