Euskal Herriko Irekiko Txapelketako finalak Mallabian izango dira, martxoaren 10ean, 17:00etan. ETBk emango ditu zuzenean eta bertan bi hernaniar izango dira. Hori bai, bata bestearen kontra. Irazustabarrena eta Mendizabal, Martin eta Arrietaren aurka ariko dira. Irazustabarrena eta Arrieta dira hernaniarrak eta txapela beraz herrira dator bai edo bai. gaur Miren Goikoetxeak, 1.mailako finalerdia jokatuko du eta aukerak ditu finalera sailkatzeko.