Astigarragako Merkatarien Elkarteak ere aurkeztu du bere kupela. Herriko hainbat komertziotan jarri dute kartela, kupelaren argazki batekin, eta martxan jarri dute kanpaina: martxoaren 6ra arte, kartel horrekin eta dendaren izenarekin argazkia atera, Astikoren facebook orrialdea atsegin, eta bertan agertzen den loturara argazkia igota, 50 euro irabazteko aukera izango da.