Kontxa Etxeberria (1855-1940) Astigarragan ekimen sozialak martxan jarri zituen herritarra izan zen. Berak sortu zuen beharrean zeudenei laguntza emateko Fundazioa, eta hori horrela, Astigarragako ‘alaba kuttun’ izendapena jaso zuen 2015ean, «EAJ-PNVren ekimenez», udal gobernu taldeak azaldu bezala.
Izendapen horri segika, bere irudia Pleno aretoan jarriko da.
«Bere irudiaren bila ibili da Udala azken hilabeteetan»
Etxeberriaren dokumentu grafikorik ez zen ezagutzen, ordea. «Kontxa Etxeberriaren irudiaren bila ibili da Udala azken hilabeteetan, ez baitzen ezagutzen anderearen dokumentu grafikorik. Artxibo ezberdinetan bilatu eta familiakoekin hitz egin eta gero, Kontxaren koadroa margotzeko irudia aurkitu da».
Behin irudia aurkituta, beraz, enkargua egin du Udalak. «Udaleko Kultura Sailak Marisol Erice margolariari eskatu dio erretratua egitea».
Plaza, bere izenean
Bestalde, udal gobernu taldeak gogoratu du «duela bi legealdi EAJk egindako proposamenaren ondorioz, laster izango dugun kultur etxe berria bere izeneko plazan kokatuko» dela.