Kolore eta umore festa otsailean, Inauterietako Konpartsa eta Kaldereroekin

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 3a, 01:00

Neguko hotz eta eguraldi tris­teak goxatu eta kolorez alaitzen dituen hilabetea izaten da otsai­la. 
Inauteriak ate-joka ditu­gu; hil honen 9an Asti­ga­rragako Herri Eskoak Emozioz blai! ikus­kizuna emango du kirol­de­gi­ko aretoan, eta hilaren 10 eta 11n tailerrak, disko festa eta txa­ranga, eta Euskal Inauterien Kon­partsa izango dira. Kal­de­re­roek, berriz, hilaren 17an agur­tuko dituzte festa hauek.

Santa ageda, hasteko
Guztiaren aurretik, ordea, San­ta Ageda bezpera eguna izan­go dugu biharkoa; lurra makil kolpeka esnatu eta eztarriak urratu arte kantari aritzeko zita jarri dute bihar Aiztondo abesbatzak eta Norberto Al­man­doz musika eskolako tri­ki­tilariek, 12:30etan Foru Plazan, kantu jiran abiatzeko.
Bestelako hainbat ekitaldi ere izango dira, hala ere, hil honetan: lite­ra­tur solasaldiak, Jakin+ ikas­ta­roak, hitzaldiak edota musika emanaldi eta antzezlanak.

Izenemateak Jakin+ programan eta pala txapelketa mistoan
Bestelako ekitaldi horien ar­te­an, badira batzuk parte hartze­ko izena eman beharrekoak.
Jakin+ programaren ba­rru­an, adibidez, bi tailer emango di­ra. Batetik, emozioen ku­de­a­keta landuko da hilaren 6 eta 13an, eta bestetik, literatura eta ira­kurketak aztertuko dira, hi­laren 20 eta 27an. Saio guztiak kultur etxean izango dira,  arratsaldeko 16:00etatik 18:00e­tara, eta gaz­telaniaz. Debalde­koak izango dira, baina aurretik izena eman behar da: berdintasuna@astigarraga.eus.
Bestalde, Gazte Asanbladak jakinarazi du pala txapelketa mis­toa martxoaren 17ra atze­ratu duela, hil honetan kal­dereroekin bat egiten zuelako. Hala ere, izenematea irekita dago Zipotza elkartean.

Literatura, musika eta antzerkia ere, aukeran
Bestelakoen artean, liburu­te­giak ere programazio betea aur­keztu du otsailean: ostegu­nean, ipuin kontaketa izango da umeentzat, eta aurrerago, irakurketa klubaren saioa eta literatur solasaldia izango dira.
Antzerki ikuskizunei dago­kienez, Martes y 13 ikusteko aukera izango da hilaren 24an, eta umeentzat Nahia eta Nero txotxongiloak izango dira 25ean.
Era berean, musika esko­lako ikasleen emanaldia edota hitzaldiak ere antolatu dira.

 

Otsaileko agenda

1-9 Hernaniko EPA-Helduen Heziketa Iraunkorrean izena emateko epea zabalik. Antziola kalea 62 (Hernani). Telefonoa: 943 33 53 18.
3 Zinea. Ozzy. Euskara sailak antolatutako saioa, 17:00etan kultur etxean. Sarrera: 2 euro.
4 Santa Ageda bezperako kantu jira kalez kale, 12:30etan Foru plazatik abaituta. Aiztondo abesbatza eta Norberto Almandoz musika eskolako tirkitilariak.
6 Gurasolagun tailerra, 16:45-18:00 ikastolako aretoan. Eta asteartero eta ostegunero ludoteka.
6 KZ Gunea. Dinamizatzailea bertan, 16:00-17:45. Ordenagailuak erabiltzeko aukera, Gazteen Informazio Guneko ordutegian: astelehenetik ostiralera, 11:00-13:00. Tomas Alba kalea, 13.
8 Ipuin kontaketa: Hartza ehizatzera goaz. (Michael Rosen-Helen Oxenbuy. Calandraca). Liburutegian, 18:00etan, Lur Korta kontalariaren eskutik. 3 urtetik aurrerako haurrentzat. 
6-13-20-27 Jakin +. Esperientziak tru­katu, trebatu, pertsonen bizi-ka­li­ta­tea hobetu eta genero ikuspegia lan­tzeko egitasmoa. Kultur etxean, 16:00­e­tatik 18:00etara. Hizkuntza: gaz­telania. Izen-ematea, doan: berdintasuna@astigarraga.eus. Antola­tzaile­a: Berdintasun saila.
6/13 Emozioen kudeaketa. Ainhoa Urretagoiena Arruabarrena, Coach zertifikatudun eta Komunikazioan lizentziatuaren eskutik. Osasun emozional ona edukitzea osasunaren oinarria da. Tailer honen bitartez, oinarrizko emozioak onartu, adierazi eta erregulatzen ikasiko da.
20/27 Literatura eta irakurketak. Cecilia Blanco Muñiz, soziologo, literatura masterduna eta idazlearen eskutik. Literaturatik gure eguneroko bizitzarako ikas ditzakegun alderdiak aztertuko dira; inspirazio, sormen eta emakumeen ikuspegi kritikoa.
9/11 Inauteriak. 
9 Emozioz blai! Astigarragako Herri Eskolako emanaldia kiroldegian, 14:30etan.
10* Haurrentzako makilatze eta orrazketa tailerrak, 16:30etan.
10* Disko festa, 17:00etan, Julen Ibarrola DJarekin.
10* Txaranga, kalean.
*Guztia, Joseba Barandiaran plazan. Euria eginez gero, Txomiñenean.
11 Euskal Inauterien Konpartsa. Astigar taldeko dantzariak Ergobiatik aterako dira Txirris­klako txistulariekin batera, 11:30etan. Goizuetako zahagi dantza, Oriako sorgin dantza eta Lantzeko Iñauterietako dantzak eskainiko dituzte, eta bukaeran, 13:30etan, plaza dantza saioa izango da Joseba Barandiaran plazan. Euria eginez gero, guztia Txomiñenean egingo da, 12:00etatik aurrera.
14 Hezkuntza hitzaldia, 18:30-20:30 ikastolako aretoan: Nola lagundu seme-alabei guraso banaketa barneratzen. Hizlaria: Izar Arregi, psikologoa eta terapeuta. Antolatzailea: Herri Eskolako guraso elkartea, Udalaren babesarekin.
16 Trikitixa eta pandero emanaldia, Norberto Almandoz musika eskolan, 19:00etan.
17 Kaldereroen konpartsa, 19:30etan Ergobiatik aterata, Joseba Barandiaran plazan bukatzeko. Ondoren, afaria Zipotza elkartean. Sarrerak salgai, Zipotzan.
20-21 Zilegi Eskolak: Baratza balkoian. Nabarra Oñatz kaleko AEKren egoitzan, Ioritz Goizuetaren eskutik. Aurreneko saioa goizez eta bigarrena arratsaldez. Doan. Izenematea, AEKn.
20 Irakurketa kluba, 19:30etan liburutegian, Françoise Sagan idazlearen Tristezia, zer berri liburuaren inguruan, Ixabel Etxeberriak gidatuta. Gonbidatua: liburua itzuli duen Gerardo Markuleta.
21 Euskaraldia. Euskal Herri osoan euskeraren erabilera sustatzeko egingo den ekimenari buruzko informazio bilera, 18:30etan kultur etxean. Haurrentzako zaintza zerbitzua izango da.
24 Antzerkia: Martes y 13. Kultur etxean, 20:00etan. GluGlu producciones. Barre egin nahi duen publiko helduarentzako komedia. Sarrera: helduek 6 euro; adin txikikoek, 3. Hizkuntza: espainola.
25 Txotxongiloak: Nahia eta Neo. Kultur etxean, 17:00etan. Sarrera: haurrek 2,5 euro; helduek, 5. Hiru urtetik aurrerako haurrentzat. 
26 Literatur solasaldia, 19:30etan liburutegian. Jorge G. Aranguren idazlearen Si olvidaste el lugar, Jorge Carrerok zuzenduta. Hizkuntza: gaztelania.
27 Solasaldia: Euskal kultura? Kultur etxean, 19:30-20:30. Gure kulturan zein dira besteekiko ezberdintzen gaituzten elementuak eta gure artean lotzen gaituztenak? Hizlaria: Urkiri Salaberria ikerlaria.

*17rako aurreikusitako pala txapelketa mistoa martxora atzeratua. Izenematea otsailaren 4ra arte, Zipotza kultur elkartean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!