Genero ikuspegia lantzeko Berdintasun Sailak bultzatutako programa da Jakin+, eta hil honetarako ere, bi tailer antolatu dira programaren barruan. Hilaren 6 eta 13an Emozioen Kudeaketa landuko da. Hilaren 20 eta 27an, berriz, literatura eta irakurketak izango dira hizpide. Saio guztiak 16:00etatik 18:00etara emango dira, kultur etxean, eta gaztelaniaz. Debaldekoak dira, baina izena eman behar da: berdintasuna@astigarraga.eus.