Asteartetik ostiralera Gaztelekuan lasai eta lagun artean egoteko aukera daukate 12 eta 18 urte bitarteko gazteek, eta asteburuetan, normalean, hainbat ekintzarekin gozatzeko aukera ematen zaie.
Otsailerako egitaraua ere prest dago, eta asteburu honetan tailerren txanda izango da: gaur, arropa kustomizatuko da, eta bihar, batido eta zukuak egingo dira.
Datozen asteburuetan, Inauteri, sukaldaritza eta jolas eta kirolekin gozatu ahal izango da.
OTSAILEKO EKINTZAK
Gaur, arropa kustomizatzeko tailerra.
Bihar, batido eta zuku tailerra.
10, Inauterietarako lokala dekoratu.
11, Inauteriak: mozorro festa.
17, Sukaldaritza tailerra: pizzak hojaldrearekin.
18 Wii jolasak.
24 eta 25, kirolak.
ORDUTEGIA
-Asteartetik ostegunera: 17:00-20:00.
-Ostirala eta larunbata: 16:30-20:30.
-gandeak: 17:00-20:00.