Gaur hasiko dute eskolarteko eta amateur mailako txapelketen denboraldia, gimnasia erritmikoan. Azpeitian izango dute aurreneko lehiaketa, goiz eta arratsalde.
Goizean, kadete eta seniorrak ariko dira: kadeteetan bi talde eta Laura Laboreria, Oihane Saratxaga eta Ainara Rueda bakarka; eta seniorretan talde bat eta Beatriz Perez eta Patricia Perez bakarka. Eta arratsaldean izango da jubenilen txanda: Ane Deskarga, Ana Lujambio eta Maider Galparsoro ariko dira, bakarka. Taldeka ere aritzekoak ziren, eta June Elizalde bakarka ere bai, baina azken honen lesio batengatik, lehiatu gabe geratuko dira. Animoak bidali dizkie Hernaniko gimnasia taldeak.