Eskiatzera joateko, otsailaren 8ra arte

Kronika - Erredakzioa 2018ko otsailaren 3a

Otsailaren 10 eta 11n egingo du Mendiriz Mendik, iraupen eskia, eski alpinoa eta erraketak praktikatzeko irteera, Cauteretsera. Eta izena emateko epea, otsailaren 8ra arte egongo da zabalik; oker azaldu zen osteguneko Kronikan. Otsailaren 10ean aterako dira Atsegindegitik, goizeko 06:00etan, eta Cauteretsen hartuko dute aterpea. Mendiriz Mendiren bulegoan (Iturregi plaza) apuntatu behar da, astelehenean edo ostegunean, 20:00etatik 21:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!