Aurreko igandean jokatu zuten aurreneko jardunaldia, Bikotekako Txapelketan. A multzokoek, Zerainen izan zuten tiraldia, eta B multzokoek Urnietan. Eta Hernani eta Ereñotzuko bikoteen artean, Elur Txorikoa nabarmendu zen, emakumezkoetan. Zerainen aritu ziren Rosa Santos eta Naiara Peñagarikano, eta 81 brilarekin, lider jarri dira; 75 bota zituzten Garbiñe Alustiza eta Aitziber Makazaga bigarrenek.
Zerainen aritu ziren Antonio eta Ibon Miner aita-semeak ere, Ur-Miakoak, eta 82 brila lortu zituzten. Urruti xamar izan zituzten aurrenekoak, Jokin Izagirre eta Marcelino Agirre, 92 brilarekin.
Urnietako tiraldian, berriz, etxekoak izan ziren nagusi, Loitegi eta Lizeaga urnietarrak, 95 brilarekin. 84 bota zituzten Fernando Gallegok eta Miguel Arrozpidek, Elur Txori eta CD Hernaniko bikote bateratua osatuta. Emakumezkoetan, Unzue eta Ugalde billabonatarrak izan ziren onenak, 81 brilarekin.
Datorren igandean, Ategorrietan eta Idiazabalen
Bigarren tiraldia, datorren igandean izango dute, otsailaren 11n: A multzokoek Ategorrietan, eta B multzokoek Idiazabalen.