Herri krosak ate joka, Sagar Lasterra eta On Bosko izango dira otsailean

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 3a, 01:00

Eguraldia pixkanaka hobetu eta ten­pe­ra­tura epelduz doan heinean, gero eta korrikalari gehiago ikusiko ditugu herrian zehar, batera eta bestera. Eta batzuk, sasoi puntu ona hartu nahian ere ariko dira, aurre­neko las­terketei begira. Izan ere, zen­bait tokitan dago­e­neko abia­tu badira ere, he­men ingu­ruan ate joka dauzkagu herri krosak: otsailean izango dira horietako bi.
Bi aste barru izango dute aurreneko zita, Urnietan. On Bosko Krosa antolatu du Sale­siarren ikastetxeak, hiruga­rren urtez, otsailaren 18rako, igandearekin. 7 kilometroko ibilbidea osa­tu­­ko dute, ikas­te­txetik abiatu eta herriko erdi­gu­nea eta hain­bat auzo zehar­katuz, berriro ikas­tetxera bu­el­tatzeko. 11:00etan hasiko da.
Aurtengo nobedadea, Ipar Martxaren lasterketa izango da. 11:01etan abiatuko dira, 6 ki­lometroko ibilbidea egiteko.

Sagar Lasterra, 12garrenez sagardotegien bidetik
Eta astebete beranduago, otsai­laren 24an izan­go da urteko estrei­na­ko lasterketa, Her­na­nin. 12garren edizioa izango du aurtengoa, Sagar Lasterra herri lasterketak. Eta aurten­go­an ere, sagardotegien bi­de­tik egingo dute, guztira 8,9 ki­lometroko ibilbidea osatuz.
Goizeko 11:00etan abia­tu­ko dira Ibarluze poligonotik, Her­naniko Arraun Elkartea­ren aurretik; eta sagardotegiz sa­gardotegi joan ondoren, Ave Maria parkean izango dute helmuga, korrikalariek.

Izenemateak zabalik, Kirolprobak eta Herrikrosa web orrietan
Bi probetarako, izenemateak zabalik daude, eta internet bi­dez apuntatu behar da. Horre­la, Sa­gar Las­terran parte har­tzeko, www.kirolprobak.com web orrian eman behar da izena: 9 euro dira txip horia edukiz gero, eta 11 euro txipa behar izanez gero. Bezperara arte izango da aukera, eta egunean bertan ere bai, baina 16 euroan.
Partehartzaile bakoitzak, kamixeta jasoko du opari, eta zozketak ere egingo dituzte bukaeran, partehartzaile guz­ti­­en artean: Hernaniko sagar­dotegietan otorduak bi lagu­nen­tzat, Turismo Sailaren pa­kete turistikoak 3-10 lagu­nen­tzat... Txapela eta trofeoak, berriz, aurreneko hiru gizon eta emakumeei emango diz­kiete, kategoria absolutuan eta beteranoen artean.
Internet bidez apuntatu behar da On Bosko Kroserako ere, baina www.herrikrosa.eus web orrian izango da. 10 euro dira, eta hilaren 16ra arte dago aukera; ikastetxeko idaz­kari­tzan ere apuntatu daiteke. Bestela, egunean bertan ere izango da aukera, 15 euroan.
On Boskon ere, opari bana jasoko dute partehartzaile guz­tiek, lasterketa bukatzean; eta zozketa ugari egingo di­tuz­te. Garai­kurra, berriz, pro­bako aurre­neko hiru gizon eta ema­­ku­meek jasoko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!