Eguraldiaren iragarpena dela eta, HERMUBA Musika Bandak aldatu egin ditu biharko kontzertua eskainiko duen lekua eta ordua. Udaletxeko arkupeetan izan beharrean, Milagrosan eskainiko du Tolosako inauterietako doinuetan oinarritutako kontzertua, eguerdiko 13:00etan.