Santa eskean bihar, bezperan

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 3a, 01:00

Ohitura den bezala, santa eskean aterako dira Ohitura Zaharrak abesbatzako kideak, Santa Ageda bezperan. Bihar izango da hori, eta horreta­ra­ko, Milagrosa parean jarri du­te zita, arratsaldeko 18:00e­tan. 

Zaharren egoitzara, aurrena
Milagrosatik abiatuta, San­dius­terriko Zaharren Egoitza izango da Ohitura Zaharrak abes­batzaren aurreneko gelto­kia. Bertan bizi direnen eguna alaitzea izango dute helburu, urtero bezala. 
Handik, oleska jarraituko du­te beren ibilbidea: Elur Txo­ri elkartera joango dira; gero, Plazatik Andre Kalera joango dira, Zinkoenearaino, eta Kale Nagusitik igoko dira, on­doren, Txantxangorrin meri­en­da­tzeko. Plazarantz abia­tuko dira berriro ere, eta Peña Otaño elkartean eta Xalaparta elkartean egon ondoren, Pla­zan bukatuko dute ibil­bidea, gau erdia ate joka dauka­tenean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!