Gaurtik urte bukaerara arte, ‘Baietz Hernanik!’

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 3a, 01:00

Urtebeteko erronka bota zien Eus­kara Ari Du Kultur El­kar­teak hernaniarrei abendua­ren 2an, eta gaur emango di­o­­te hasiera erronkari. Ho­rre­ta­rako, hasiera-ekitaldia an­to­­la­tu dute gaurko; Biterin izan­go da, eguerdiko 13:00e­tan. 

Ehundik gora parte-hartzaile, gaurtik
Gaurtik aurrera, eta aben­du­ra bitarte, hizkuntza-ohitura bat aldatzen saiatuko dira ehun­dik gora parte-har­tzaile. Norberak jarri dio bere buru­ari bere erronka, eta gaurko ekitaldiarekin emango diote hasiera. 

Eta haiek hain zuzen, erronkalariek, protagonismo berezia izango dute Mikel Las­kurain eta Eli Pagolak aur­keztuko duten hasiera-eki­taldi honetan. Musikaz la­gunduta, erronka formalki aur­keztuko dute haiek, mu­sikaz eta dantzaz lagunduta.

Norberak bere aterkia eramateko deia egin du Euskara Ari Du elkarteak.

Taldeko argazkia, Biteri parean
Ekitaldiaren bukaera eta erron­karen hasiera irudi­ka­tze­ko, taldeko argazkia egin­go dute Biteriren parean, kalean. Horretarako, nor­be­rak bere aterkia eramateko deia egin du Euskara Ari Du kultur elkarteak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!