Inauteriak gero eta gertuago daude, eta hori iragartzeko, Kaldereroek bisitatuko dute Hernani, Hungariatik. Urtero, ostiralez astintzen dituzte aurreneko zartagiak herriko kaleetan barrena Langile ikastolako txikienek, baina aurten ez da hala izango.
Eguraldi oso kaxkarra iragarri dute datozen egunetarako, hori dela eta, bertan behera utzi dute Langile ikastolako konpartsaren irteera. Horrela bada, ikastolan ospatuko dute jaia.
Biharko hitzordua, aldiz, mantendu egingo da. Afaldu ondoren, gauez aterako da Elur Txori elkarteko konpartsa, zartagiak astintzera. Elkartetik bertatik abiatuko dira 21:00etan, eta ohiko geldialdiak egingo dituzte.