Lau ardatzeko greba babesteko, hiru modu

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 17a, 01:00

Hernaniko mugimendu fe­mi­nis­ta desberdinak biltzen di­tu­en Koordinadora Feministak bilera informatiboa deitu zuen pasa den asteartean, datorren Martxoaren 8ko greba deial­di­a­ren inguruko informazioa emateko.
Lau ardatzeko greba pro­po­sa­tu da, eta hiru modu ere proposatu dira, grebarekin bat egiteko. Ideiak biltzen jarraitu, eta antolaketan laguntzeko ere, asteazkenero Biterin bil­tzen direla jakinarazi zuten, nahi duenak parte hartu dezan; hurrena, hilaren 21ean bilduko dira, Biterin.

Feminista, ikasle, zaintzaile eta kontsumo greba
Hasteko, azaldu zuten leloan agertzen den emakume* hi­tza­ri izartxoa gehitu diotela, «ema­­­kume izateko modu ani­tzak daudelako eta identitate gehia­go ere bildu» nahi izan dituz­te­la­ko; «trans, bollerak, les­bianak...».
Bestalde, grebaren lau ar­da­tzak azaldu zituzten. Bata, greba feministarena izango da, «muga guztiak gain­di­tze­ko. Ez da ikasle greba edo lan gre­ba. Greba feminista da. En­plegua, ikasle mugimendua, zain­tza eta kontsumoa bar­nean hartzen dituena». 
Hori horrela, institutuan greba egiteko aukera lantzen ari direla azaldu zuten. Horrez gain, zaintza, «gizartean ema­kumeoi esleitu zaigun rola, desnaturalizatu eta erdigunera ekarri nahi da. Zaintza lana eta denbora da, eta balio ekonomikoa eta soziala eman nahi diogu».
Azkenik, «ez daukagu kon­tsumo eredu jasangarria», azaldu zuten. «Kapitalaren alde jokatzen duen kontsumo mota hau, bihurtu dadila gizartearen alde egiten duena». 
Zaintza eta kontsumo greba hauek egitea zaila izango dela aurreikusten dute, baina ho­rre­xe­gatik, proposamenak bildu eta denen artean bideak to­pa­tze­aren alde egin dute. «Az­ke­ne­an, ideia nagusia da: zer pa­sa­ko litzateke geldituko bagina? Egiten dugun guztia egingo ez bagenu? Zer pasako da mun­du­an? Egunerokotasu­ne­an? Es­pe­ro dugu Martxoaren 8an ikus­tea, baina hau beroketa bat da».

Greba sinbolikoa, deialdiekin bat egitekoa, edo greba
Bestalde, greba egitea ba­tzu­e­tan zaila dela kontuan hartuta, deialdiarekin bat egiteko hiru mo­du ere proposatu dituzte. 
Batetik, sinbolikoa; zapi mo­re bat soinean eramatea. Bes­tetik, 12:00etan eta 20:00e­tan egingo diren deialdietan parte hartzea. Eta azkenik, sindi­katuek erregistratutako paroak egitea, edo 11:00etatik 15:00ak bitartekoa, edo 18:00etatik 22:00ak artekoa. Informazioa ematen segiko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!