Gazteek asteburuaz gozatzeko beste bi ekintza eskainiko ditu bihar eta etzi Hernaniko Gaztelekuak. Bihar Kutxidazu bidea, Ixabel pelikula jarriko dute. Eta etzi, bixita berezia izango dute: Bouchra El Baghdali Gaztelekuko erabiltzaile izandakoak bere esperientzia kontatuko du, Gazte Bizilagunak taldearen kide bezala.